Taldea


markua>Musiherria 2009<

“Badira hamar urte pasatxo Arrasaten Anger taldea sortu zela. Hamarkada bat sormena landuz, eta sortutako doinuak mezuz jantziz. Hamarkada bat erritmo oldarkor nahiz melodiak uztartuz, eta Euskal Herriko gatazkaren nahiz jendartearen inguruko ikuspegia transmitituz. Bide honetan ehun kontzertutik gora eskaini dituzte, eta gaur egun taldea 2009rako lan berria prestatzen ari da.”

>Gara 2009

Arrosa kolorea, kolore polit bat bezala ikusten dugu: suabea, lasaia, arrisku gabekoa. Itxura horren atzean ordea, errealitate ezberdinak ezkutatu ahal dira, lehen begi kolpearen atzean, kolpekada bat ezkuta daitekeen bezala. Anger laukoaren «Sedukzioaz» lana arrosa kolorez jantzita dator. Itxuragatik, azkar batean erakartzen du, baina erakargarriena, bere barnean gordetzen du. Musikalki bada norabide berririk, ahots joko fin, eta batez ere gitarren langintza ederrek, base erritmiko indartsuari laguntzen diote, kantu bakarrean ekaitz eta barealdiak tartekatuz. Musikari hitzen indarra gehitzen zaio, jendartea aztertzeko ikuspegi berezi batez kantua borobilduz. Arrosa oldarkor bilakatzeko gaitasuna izan dute, eta hori, bada zerbait. K. OTAMENDI

+++prentsa+++

Sedukzioaz diskaren aurkezpena>>

>Goiena
>Mondraberri
>Danbaka
>Arrasate Irratia
>Elkarrizketa musikale-n

>Gara
>MusikHerria
>Entzun

>>aurrekoak

>2008Danbaka – IA-ren 20.urteurreneko abestia
>2008 Mondraberri- Anger+ Zea Mays argazkiak
>2oo8 Entzun – Anger + Zea Mays kritika
>2006 Herriko Burdina -Anger + Brutal Melody
>
2005 Argia

“Gaur egun autoekoizpen askok copyleften aldeko apustua egiten dute. Ez ditugu diskoa, gure musika, hitzak, ideia, irudia… modu komertzialean saldu nahi. Ez dugu nahi gauza horiek produktu eta jabetza izatea, partekatzeko dira. Edozeinek erabil ditzake, erabilera komertziala ez bada eta egileak zeintzuk diren adierazten badute”.